Bultza ezazu zure sormena ekiteko
Sormena, talde-lana eta berrikuntza bezalako gaitasunak lantzen ditugu jarduera, tailer, ekitaldi, kanpamendu eta abarren bidez.
laguntzaileak eta babesleak















SORMEN
Ekimena sustatzea eta pertsona bakoitzaren gaitasunak eta jarrerak bultzatzea da Sormen proiektu honen xedea.
Egiten ikastea eta ko-sorketa dira gure gakoak egungo gizarte ekintzaile berri honekin batera hazten laguntzeko.
Hezkuntza asaldatu eta norberaren lankidetza gaitasunak zein ahalmen berritzaileak indartu nahi ditugu.
Pentsamendu estrategikoak
Xedea
Ekintzailetza sustatu eta dakartzan onurak ikusaraztea, ko-sortzen
Ikuspegia
2022rako 10.000 pertsonengan eragina izatea, bai Euskadi bai Nafarroa mailan
Balioak
- Eginez ikasi - Berrikuntza eta ekintzailetza - Lankidetza eta Kooperazioa
Proiektu taldea
Ekiteko dituzun gaitasunak garatzen lagunduko dizuten diziplina anitzeko ekitzaile talde bat dugu.






DINAMIKAK ETA JARDUERAK
SORMEN proiektuaren jarraipen zerbitzua asteroko tailerrez osatutako programa bat da, gizarte-gaitasun eta ekintzailetzaren garapen pertsonalizatua eskeintzen duen prozesu bat. Aldizkako jarraipen bat denez, tailerrak hezkuntza zentruak zein ikasle eta irakasleek ezarritako neurri eta beharrizanetara modu errazago eta naturalago batean moldatu daitezke. Gainera, tailerren inpaktua eta gaitasunen hobekuntza neurtzeko, ebaluazio prozesu indibidualak burutuko dira saio guztien ondoren, bai eta prozesuaren hasieran eta amaieran ere.
Tailerrek izaera berritzaile bat daukate, haien helburu nagusiak ikaslegoaren alde sortzailea piztea, talde lanari garrantzia ematea, etorkizunera begira agertuko diren egoerei nola aurre egiten jakitea eta irtenbideak sortu zein aurkitzen irakastea baitira.
Tailer huek heziketa zentru publiko zein pribatuetan gauzatzen ditugu. Gaitasun edo konpetenzia hauen garapenak dakartzan onurak kontuan izanda, Euskal Herriko ikasleengan eragin positibo bat sortzea dugu helburu. SORMEN tailerrak hamabi pertsonatik hogeita hamar pertsonara arteko taldeetan burutzeko antolatuta daude, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasle zein irakasleentzat.
SORMEN proiektuan saio bakarreko bi ordutako tailerrak gauzatzen ditugu. Bertan, parte-hartzaileen gaitasun sozialak eta ekintzailetzarako erremintak ezagutzeko dinamikak egiten ditugu, ondoren haien heziketa prozezuan ezarri ditzaketenak, bakoitzaren garapen pertsonalaren osagarri bezala.
Hezkuntza-zentruak aukeratutako gaitasunak landuko dira, hauen hobekuntzarako dinamika espezifikoak garatzekotan. Tailerrak burutu ondoren, bertan landutako erremienta, ekintzak eta hauen emaitzak biltzen dituen dokumentua sortuko dugu, ondoren irakasleekin banatuko dugularik. Horrela, interesatuta egon ezkero, lortutako erremienta hauek lantzen jarraitu ahal izan dute.
Tailer huek heziketa zentru publiko zein pribatuetan gauzatzen ditugu. Gaitasun edo konpetenzia hauen garapenak dakartzan onurak kontuan izanda, Euskal Herriko ikasleengan eragin positibo bat sortzea dugu helburu. SORMEN tailerrak hamabi pertsonatik hogeita hamar pertsonara arteko taldeetan burutzeko antolatuta daude, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasle zein irakasleentzat.
JALDUNALDIAK ETA TALENTU BILKETA
SORMEN proiektuak ekintzailetza sustatzeko helburua duen ekitaldi baten gauzapena eskaintzen du, gaur eguneko lan-mundura egokitutako gaitasun sozial, sortzaile eta berritzaileen garapen prozesu baten bidez. Udalerriaren beharrizanaren arabera planteatzen diren ekintza, dinamika eta erronken bidez egiten dugu.Gure komunitateko mundu enpresarialeko aukeren, finantzaketen eta enpleguaren inguruko informazioa eskaintzeko modu bat da, ekintzailetza bultzatuz.
Proiektua, bai pertsonalki bai profesionalki hazi eta garatu nahi duten pertsona zein kolektiboengana dago bideratuta, bai eta euren negozioa eraberritzeko bidean daudenengana ere.

PARTE-HARTZAILEEN IRITZIA
Gure generazioen garatzen pertsonalean, berritzailean zein kolaboratzailean lagundu izanaz arro gaude.



Clientes










Gure Jokoak

Simonek dio
SIMONEK DIO… (10 minutu) (sormena eta erreakzio ahalmena) (4 pertsonatik gora) Nola jolastu: Aulkiz osatutako borobil bat sortuko dugu (partaide kopurua baino aulki bat gutxiago)

Konfiantza jolasa
KONFIANTZAREN JOLASA (15 minutu) (talde lana eta konfiantza) (3 pertsonatik gora) Nola jolastu: Joku hau talde lana lantzeko eta taldean pertsona bakoitzak duen garrantzia aditzera

Semaforoen jolasa
SEMAFOROAREN JOLASA (15 minutu) (pentsamendu propioa) (2 pertsonatik gora) Nola jolastu: Joko honekin pentsamendu propioa landuko dugu. Semaforo bat irudikatuko dugu. Hiru galdera desberdin ditugu,

Ordenatu ilara
ORDENATU ILARA (10 minutu) (Talde lana eta sormena) (+8 pertsona jolasteko) Nola jolastu: Talde lana eta sormena landuko ditugu dinamika honetan. Hasteko, bi talde egingo

Mundua hobetzen
MUNDUA HOBETZEN (20-30 minutu) (talde lana, berritziletza eta sormena lantzeko) (+4 pertsona jolasteko) Munduan zerbait desagertzen da, zer gertatuko litzateke desagertuko balitz, zer sortuko zenuke

Burugabekeriak saltzen
BURUGABEKERIAK SALTZEN (30 minutu) (sormena) (2 pertsonatik gora) Nola jolastu: Joku honetan sormena eta norberarenganako konfiantza garatzen ditugu. Parte-hartzaile bakoitzak arkatz eta orri zuri bat
Berriki ateratako argitalpenak
Ezagutu zertan gabiltzan!
Bihurtu zaitez SORMEN taldearen kide!
Informatu zaitez aurrera eramaten gabiltzan ekimen berritzaileetaz!