Bultza ezazu zure sormena ekiteko

Sormena, talde-lana eta berrikuntza bezalako gaitasunak lantzen ditugu jarduera, tailer, ekitaldi, kanpamendu eta abarren bidez.

laguntzaileak eta babesleak

SORMEN

Ekimena sustatzea eta pertsona bakoitzaren gaitasunak eta jarrerak bultzatzea da Sormen proiektu honen xedea.

Egiten ikastea eta ko-sorketa dira gure gakoak egungo gizarte ekintzaile berri honekin batera hazten laguntzeko.

Hezkuntza asaldatu eta norberaren lankidetza gaitasunak zein ahalmen berritzaileak indartu nahi ditugu.

Pentsamendu estrategikoak

Xedea

Ekintzailetza sustatu eta dakartzan onurak ikusaraztea, ko-sortzen

Ikuspegia

2022rako 10.000 pertsonengan eragina izatea, bai Euskadi bai Nafarroa mailan

Balioak

- Eginez ikasi - Berrikuntza eta ekintzailetza - Lankidetza eta Kooperazioa

1
Tailer
1
ekitaldi
1
Parte-hartzaile

Proiektu taldea

Ekiteko dituzun gaitasunak garatzen lagunduko dizuten diziplina anitzeko ekitzaile talde bat dugu.

Fotoedit6
Irati Diaz
Carlota Sanz
Ane Del Horno
Imanol Flores
Amets Agirrebengoa
Canva - Photo Of Person Holding Pen

DINAMIKAK ETA JARDUERAK

SORMEN proiektuaren jarraipen zerbitzua asteroko tailerrez osatutako programa bat da, gizarte-gaitasun eta ekintzailetzaren garapen pertsonalizatua eskeintzen duen prozesu bat. Aldizkako jarraipen bat denez, tailerrak hezkuntza zentruak zein ikasle eta irakasleek ezarritako neurri eta beharrizanetara modu errazago eta naturalago batean moldatu daitezke. Gainera, tailerren inpaktua eta gaitasunen hobekuntza neurtzeko, ebaluazio prozesu indibidualak burutuko dira saio guztien ondoren, bai eta prozesuaren hasieran eta amaieran ere. 

Tailerrek izaera berritzaile bat daukate, haien helburu nagusiak ikaslegoaren alde sortzailea piztea, talde lanari garrantzia ematea, etorkizunera begira agertuko diren egoerei nola aurre egiten jakitea eta irtenbideak sortu zein aurkitzen irakastea baitira. 

Tailer huek heziketa zentru publiko zein pribatuetan gauzatzen ditugu. Gaitasun edo konpetenzia hauen garapenak dakartzan onurak kontuan izanda, Euskal Herriko ikasleengan eragin positibo bat sortzea dugu helburu. SORMEN tailerrak hamabi pertsonatik hogeita hamar pertsonara arteko taldeetan burutzeko antolatuta daude, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasle zein irakasleentzat.

SORMEN proiektuan saio bakarreko bi ordutako tailerrak gauzatzen ditugu. Bertan,  parte-hartzaileen gaitasun sozialak eta ekintzailetzarako erremintak ezagutzeko dinamikak egiten ditugu, ondoren haien heziketa prozezuan ezarri ditzaketenak, bakoitzaren garapen pertsonalaren osagarri bezala. 

Hezkuntza-zentruak aukeratutako gaitasunak landuko dira, hauen hobekuntzarako dinamika espezifikoak garatzekotan. Tailerrak burutu ondoren, bertan landutako erremienta, ekintzak eta hauen emaitzak biltzen dituen dokumentua sortuko dugu, ondoren irakasleekin banatuko dugularik. Horrela, interesatuta egon ezkero, lortutako erremienta  hauek lantzen jarraitu ahal izan dute. 

Tailer huek heziketa zentru publiko zein pribatuetan gauzatzen ditugu. Gaitasun edo konpetenzia hauen garapenak dakartzan onurak kontuan izanda, Euskal Herriko ikasleengan eragin positibo bat sortzea dugu helburu. SORMEN tailerrak hamabi pertsonatik hogeita hamar pertsonara arteko taldeetan burutzeko antolatuta daude, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko ikasle zein irakasleentzat. 

JALDUNALDIAK ETA TALENTU BILKETA

SORMEN proiektuak ekintzailetza sustatzeko helburua duen ekitaldi baten gauzapena eskaintzen du, gaur eguneko lan-mundura egokitutako gaitasun sozial, sortzaile eta berritzaileen garapen prozesu baten bidez. Udalerriaren beharrizanaren arabera planteatzen diren ekintza, dinamika eta erronken bidez egiten dugu.Gure komunitateko mundu enpresarialeko aukeren, finantzaketen eta enpleguaren inguruko informazioa eskaintzeko modu bat da, ekintzailetza bultzatuz.

Proiektua, bai pertsonalki bai profesionalki hazi eta garatu nahi duten pertsona zein kolektiboengana dago bideratuta, bai eta euren negozioa eraberritzeko bidean daudenengana ere.

workshop-2209239_1920

PARTE-HARTZAILEEN IRITZIA

Gure generazioen garatzen pertsonalean, berritzailean zein kolaboratzailean lagundu izanaz arro gaude.

“Aunque esto estuviese basado en la creatividad, me ha parecido súper importante que trabajáramos todos juntos por que muchas veces, como clase, no lo hacemos.”
El Regato
Alumna
“Yo con la gente que me ha tocado igual no hablaría habitualmente, o sí, pero así trabajas más entre todos, nos conocemos más.”
El Regato
Alumna
“Irakaslea naiz eta parte hartu dut antolatutako tailerrean. Interesgarria iruditu zait haiek, azkenean, beraien sormena garatu dutelako, produktuak asmatzean ideia oso onak atera dituztelako eta taldean lan egin dutelako.”
IES Artabe BHI
Irakaslea

Clientes

Gure Jokoak

Simonek dio

Simonek dio… (sormena eta erreakzio ahalmena)(10 minutu)(+4 pertsona jolasteko) Azalpena: Aulkiz osatutako borobil bat sortuko dugu (partaide kopurua baino aulki bat gutxiago) eta aulkirik ez

Konfiantza jolasa

KONFIANTZAREN JOLASA. (15 minutu) (talde lana eta konfiantza) (+3 pertsona jolasteko) Joku hau talde lana lantzeko eta taldean pertsona bakoitzak duen garrantzia aditzera emateko gauzatzen

Semaforoen jolasa

SEMAFOROAREN JOLASA (15 minutu) (Pentsamendu propioa) (+2 pertsona jolasteko) Joko honekin pentsamendu propioa landuko dugu. Semaforo bat irudikatuko dugu. Hiru galdera desberdin ditugu, bakoitza kolore

Ordenatu ilara

ORDENATU ILARA (10 minutu) (Talde lana eta sormena) (+8 pertsona jolasteko) Talde nada eta sormena landuko ditugu dinamika honetan. Hasteko, bi talde egingo ditugu eta

Mundua hobetzen

MUNDUA HOBETZEN / (20-30 minutu) (talde lana, berritziletza eta sormena lantzeko) (+4 pertsona jolasteko) Munduan zerbait desagertzen da, zer gertatuko litzateke desagertuko balitz, zer sortuko

Burugabekeriak saltzen

BURUGABEKERIAK SALTZEN (30 minutu) (sormena) (+2 pertsona jolasteko) Joku honetan sormena eta norberarenganako konfiantza garatzen ditugu. Parte-hartzaile bakoitzak arkatz eta orri zuri bat beharko du.

Berriki ateratako argitalpenak

Bihurtu zaitez SORMEN taldearen kide!

Informatu zaitez aurrera eramaten gabiltzan ekimen berritzaileetaz! 

Descarga gratis nuestros juegos

Desde SORMEN queremos ayudar al profesorado y a los/las padres/madres con niños/niñas más jóvenes. Para ello, hemos creado varios juegos (bingo, juego de la memoria, juego para trabajar la comunicación y matemáticas) educativos para los estudiantes de infantil y primaria.