2

KONFIANTZAREN JOLASA. (15 minutu) (talde lana eta konfiantza) (+3 pertsona jolasteko)

Joku hau talde lana lantzeko eta taldean pertsona bakoitzak duen garrantzia aditzera emateko gauzatzen dugu. Hainbat aulki beharko ditugu, partaide kopuruaren berbera.


Hasteko, zirkulu bat osatuko dugu aulkiekin eta bakoitza bere aulkian eseriko da. Ondoren, gorputza eskumara biratuko dugu, ezkerraldean daukagun lagunari sorbalda emango diogularik. Denok ondo kokatuta gaudenean, atzean dagoen bikotearen izterretan etzango gara eta, azkenik, seguru daudenean, aulkiak kenduko ditugu, banan-banan. Helburua zera da: guztien arteko oreka mantentzea eta ez erortzea, batek huts egiten badu denek huts egingo baitute.

Jolas honen helburua, pertsona talde bakoitzak taldean duen garrantzia ikusaraztea da, zirkuluan denek papel bera jokatzen baitute. Dinamika honen bitartez talde barruan ardura berdinak dituztela eta guztion lana garrantzizkoa dela ikus daiteke.

Materialak:

. Aulkiak (jolastuko duten pertsonen kopuru berbera)

¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 0 Promedio: 0)

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Descarga gratis nuestros juegos

Desde SORMEN queremos ayudar al profesorado y a los/las padres/madres con niños/niñas más jóvenes. Para ello, hemos creado varios juegos (bingo, juego de la memoria, juego para trabajar la comunicación y matemáticas) educativos para los estudiantes de infantil y primaria.