5

MUNDUA HOBETZEN / (20-30 minutu) (talde lana, berritziletza eta sormena lantzeko) (+4 pertsona jolasteko)

Munduan zerbait desagertzen da, zer gertatuko litzateke desagertuko balitz, zer sortuko zenuke hura ordezkatzeko?

Hasteko, papel zati txikietan edozein motatako objektuen izenak idatziko ditugu eta poltsa batean sartuko ditugu.
Beste paper zati batzuetan, egoera desberdina idatziko ditugu (mahai-tresnak desagertzen dira, egunero 35º egien ditu…) eta hauek beste poltsa batean pilatuko ditugu.

Bi poltsak ditugunean, bi talde desberdinetan banatuko gara.

Talde bakoitzak 3 paper hartuko ditu, 2 objektu eta egoera bat.

Hiru paper hauekin, produktu berri bat asmatu beharko dugu edo erabilgarritasun berri bat eman beharko diogu dagoeneko existitzen den objektu bati. Ateratako ideiak paperetan azaltzen diren egoera zein objektuekin zerikusia izan beharko du. Talde bakoitzak 10-15 minutu izango ditu produktu edo zerbitzu berri horren inguruan pentsatu eta hura garatzeko (zer arazo konpontzen duen, zer adinetako jendearentzat den, zer prezio duen, nolakoa den, non saltzen den…). Denbora honen ondoren, beste taldearen aurrean aurkeztuko dute sortu dutena. Irudi bat egin beharko dute, gainerakoek hobeto ulertu dezaten. Dinamika honen bidez sormena, berrikuntza eta talde lana lantzen ditugu. Ariketa honen helburu nagusia irtenbideak bilatzea eta irtenbide bat behar dugunean nola erreakzionatzen dugun eta nola funtzionatzen dugun ikustea da.

Slide 1 Heading
Lorem ipsum dolor sit amet consectetur adipiscing elit dolor
Click Here
Slide 2 Heading
Lorem ipsum dolor sit amet consectetur adipiscing elit dolor
Click Here
Slide 3 Heading
Lorem ipsum dolor sit amet consectetur adipiscing elit dolor
Click Here
Previous
Next
¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 0 Promedio: 0)

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Descarga gratis nuestros juegos

Desde SORMEN queremos ayudar al profesorado y a los/las padres/madres con niños/niñas más jóvenes. Para ello, hemos creado varios juegos (bingo, juego de la memoria, juego para trabajar la comunicación y matemáticas) educativos para los estudiantes de infantil y primaria.