Nola jolastu:
Talde lana eta sormena landuko ditugu dinamika honetan. Hasteko, bi talde egingo ditugu eta bakoitzak ilaba bat osatuko du.
Jolasaren helburua zuen esku egongo da, zuek aukeratu beharko duzue kontzeptua, janari gogokoena, adibidez. Orduan, banan banan, mimika bidez, zure lankideei azaldu beharko diezue zein den, kasu honetan, zuen janaririk gustukoena. Ondoren, janariaren lehenengo hizkia kontuan hartuta, alfabetikoki ordenatu beharko zarete. EZIN DUZUE HITZ EGIN, MIMIKAREN BITARTEZ KOMUNIKATU BEHARKO ZARETE.
Alfabetikoki kokatzen den lehenengo taldeak irabaziko du.