1

SIMONEK DIO...

(10 minutu) (sormena eta erreakzio ahalmena) (4 pertsonatik gora)

Nola jolastu:

Aulkiz osatutako borobil bat sortuko dugu (partaide kopurua baino aulki bat gutxiago) eta aulkirik ez duen pertsona zutik geratuko da zirkuluaren erdian. Pertsona horrek hurrengo esaldi hau esango du: “Simonek dio mugi daitezela ________ duten/dituzten guztiak”, hitz egiten duen pertsonak daraman arropa, bere ezaugarriren bat zein gauzatutako ekintzaren bat aipatuko duelarik.

Adibidez: ‘’Simonek dio mugi daitezela Italian egon diren guztiak’’. Esaldia esan ondoren, ekintza zein ezaugarri horrekin identifikatuta sentitzen diren pertsonak, aulkiak aldatuko dituzte, beraz, beste pertsona bat zirkuluaren erdigunean geldituko da eta beste esaldi bat osatuko du, ezaugarri desberdin batekin.

Oraindik elkarren artean ezagutzen ez diren talde batekin jolasterakoan, gure burua aurkezteko erabili dezakegu, horretarako, erdian dagoen pertsonak, esaldia esan aurretik, bere izena esan beharko du.

Parte hartzaile guztiak erditik pasatzen direnean bukatuko da jolasa.

Materialak:

– Aulkiak (jolastuko duten pertsonen kopurua baino bat gutxiago)

¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 0 Promedio: 0)

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Descarga gratis nuestros juegos

Desde SORMEN queremos ayudar al profesorado y a los/las padres/madres con niños/niñas más jóvenes. Para ello, hemos creado varios juegos (bingo, juego de la memoria, juego para trabajar la comunicación y matemáticas) educativos para los estudiantes de infantil y primaria.